ALBISTEAK
#HAURTZAROA ERDIGUNEAN
02 / ekaina / 2023
HEZI ZERB elkartea, "#LaInfanciaEnElCentro" osatzen dituzten erakundeekin batera, haurrak babesteko sarea indartzen jarraitzeko bildu ginen beste urte batez.
Martxoaren 13an eta 14an Madrilen bildu ginen "#LaInfanciaEnElCentro", Haurren Eskubideen aldeko erakundeen mugimendua. Espainiako Estatu osoko irabazi-asmorik gabeko erakundeen ekimena da, eta haurtzaroarekin eta nerabezaroarekin lan egiten dugu, arrisku eta gizarte-bazterkeriako testuinguruetan, lurralde-ikuspegitik.
Prestakuntza, jardunbide egokiak, kohesioa eta indartzea dira mugimendu hau osatzen dugun 36 erakundeek landutako kontzeptuetako batzuk.
Gure helburuetako bat da haurren eta nerabeen eskubideak diziplina anitzeko ikuspegi batetik defendatzeko lan egitea, desberdintasunak eragiten dituzten egoerak azpimarratuz. Espiritu kritikoa eta gizarte-eraldaketarako konpromisoa sustatzen dugu, guzti hau partaidetza-metodologiekin.
Bi eguneko topaketa honetan, formazioa, tailerrak , proiektuak ezagutu eta ikasturtearen programazioa eta diseinua egiteko aukera izan genuen. Nola ez haur eta nerabeen babesa bermatzeko hausnarketarako momentuyak izan genitun eta etorkizunera begiratzeko eta mugimenduak bilatzen dituen proiekzioetarako momentuak ere.
23/24 ikasturteari begira, "#LaInfanciaEnElCentro" ekimenak ildo beretik lan egin nahi du.
no hay enlaces
no hay web del proyecto
no hay web del proyecto